Kokapena eta ondarea

Ubideko panoramika

Ubide, gaur egungo zentzua kontutan hartuta, 187 biztanleko herria da. Asteburu eta oporraldi garaietan herria biztanle kopuruz hazi egiten da, bere garaian belaunaldi pare batek lan arazoengatik, herrian etxebizitzarik ez, herritik kanpora joan behar izan zuen, orain haiek eta haien seme-alabek herrira etortzeko joera dute.

Gorbeia mendiaren magalean dago. Bi auzo dituen herria da: Jon deuna eta Madalena. Mendi ibilbideetako gidatan gehiegi landu gabe dagoen arren, ibilbide zoragarria dago Ubidetik Gorbeiara Undebe errekaren albotik.

Gure herria bi erreketako urek bustitzen dute: Undebe eta Zubizabala. Udaletxearen kantoian bat egiten dute eta erreka bietako urak Santa Engrazia errekak hartzen ditu Arabarantz eroateko.

Gaur Ubide den lurretan garaiko ekonomiaren motor ziren Ola batzuk izan ziren Ubide herri  bezala egituratzeko eragileak. Egun Ola hauek arrasto nabarmenik ez da ageri, nahiz eta leku eta baserri izenek adierazten duten: Olalde, Olazar…

Herrialde-muga egiten duten herri askori gertatzen zaien bezala zerbitzuetarako oso korapilotsua da. Osakidetza Araban daukagu. Administrazio arloa, Aldundia, Epaitegia… Bizkaian.

Garraio publikoa oso eskasa dugu. Bilborekin lotura Bizkaibus zerbitzuarekin daukagu bi orduro. Gure herritik Bilbora ordu eta erdi luze behar dugularik. Gasteizekin dugun lotura ez dugu hobea: goizean Bilbotik Gasteizera doan autobusa eta Arrastian Gasteiztik Bilbora doan autobusa baino ez.

Ubideko jaiak San Joanetan, ekainaren 24, eta Madalenetan, uztailaren 22, izaten dira. Urtean zehar  beste ekitaldi esanguratsu batzuk egiten dira: Ubideko Bira apirilaren bigarren hamabostaldian. Olentzero gaua: olentzero biziduna plazara etortzen da.

Ubidek bere inguruetan zer eskainia badu. Gorbeia mendira igotzeko ibilbide ederra. Herritik oso gertu dago Zubizabalgo kanpina. Herritik oso gertu ere Elosuko Buztinaren museoa. Herrian bertan Olalde aterpea dago (Suspergintzak kudeatzen du). Herrian bertan dauzkagu Urbide jatetxea, Urbide landaetxea; Herriko taberna. Idiazabal taldean gazta egiten duen artzaina. Frontoia.

  • Arratiako Mankomunitatea
  • Arratia Harana
  • Nekatur
  • Euskadi Turismoa