Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak obra txikiko lizentzia eskatuko dio Udalari.
Obra txikitzat joko dira eraikinaren egitura aldatzen ez duten lana guztiak.
Obra Lizentziaren aurkezpen hutsak udal tasa baten sortzapena dakar. Tasa hura aurretik ordaindu behar da, eskariarekin batera, herriko Ordenantza Fiskalak arautzen duen arabera.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Exekuzio aurrekontua (BEZ gabe)
- Argazkia
- Txostena
- Oraingo egoeraren Planoak
- Oinarrizko eta exekuzio proiektua
- Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.ubidekoudala.net/ webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
San Juan, 4, 48145 Ubiden kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ubide Udaleko telefono honetara: 94 545 03 22
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.