Informazioa
Interesduna udaletxearekin harremanetan jartzen da hiritarrak jakinarazi dituen tamaina handiko objektuak jaso daitezen. Eskaera onartzen bada, prozedura aipatutako objektuak jasotakoan amaituko da.
Izapidea honako hauei zuzentzen zaie: pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak (jabeen erkidegoak, enpresak, elkarteak, ikastetxeak, kirol klubak, gizarte-erakundeak, etab.).
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.ubidekoudala.net/ webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
San Juan, 4, 48145 Ubiden kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ubide Udaleko telefono honetara: 94 545 03 22
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.