Informazioa
Izapide honen bidez Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagokion katastroko dokumentuak igor daitezke.
Eskaera jaso ondoren, eta zuzena bada, edo zuzena izan ez arren zuzendua izan bada, katastroko dokumentua igorri egingo da.
Prozedura hau hiriko ondasun higiezinen gain eskubide errealak dituzten titularrei zuzenduta dago, bai pertsona fisikoei bai juridikoei.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Jabetza eskritura
- OHZ-ren azken ordainagiria
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.ubidekoudala.net/ webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
San Juan, 4, 48145 Ubiden kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ubide Udaleko telefono honetara: 94 545 03 22
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.