Agenda

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak ekainaren eta uztailaren zehar Gorbeiako Parketxetik (Areatzan) zenbait irteera antolatu ditu.

Ubide egitarau horren bigarren jardunaldiko protagonista izango da, uztailaren 2an egongo den ibilbideko gune estrategikoa izango baita. Ibilbide hori goizeko 8:00etan hasiko da, Parketxean, eta Ubidetik, Dulautik, Atxuritik eta Saldropotik igaroko da.

Parte hartzeko honako telefono zenbakira deitu beharra dago: 946 739 279.