Albisteak

Mus txapelketa 

Partaideek izena emateko abenduaren 6-rarte daukate.

Mus jokoa maite duten ubidetarrek pozik egongo dira modalitate honen Gabonetako txapelketa ospatuko baita. Jokaldietan parte hartzeko izena emateko epea abenduaren 6an itxiko da.

Finala datorren abenduaren 26an izango da eta bertan hiru irabasleen artean sari ezberdinak banatuko dira:

1.- Mariskada + ardoa
2.- Ubide elkartokian bazkaria 4 pertsonentzako
3.- Pernila eta 2 ardo botila